Sarrera honetan, José Moyak konpetentzien inguruan hitz egiten duen hitzaldiari buruzko ideia nagusienak aztertuko ditugu .
- José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin alderatu.
José Moyak konpetentzien inguruan honako definizio hau ematen du: "Es la forma que tienen las personas de movilizar todos sus recursos para resolver tareas en un contexto determinado".
DeSeCo txostenaren arabera(2005) konpetentziak ondorengo definizioa dauka: "Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan".
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) konpetentzien inguruko ondorengo definizioa ematen du: "Pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan".
Azkenik, Heziberri 2020-k definizio hau erabiltzen du konpetentziak zer diren azaltzeko: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.
Beste lege edo txostenen arabera konpetentziak , bizitzan zehar sortuko diren arazoei aurre egiteko pertsona orok ezagutzen, baloreen, jarreren edo jakintzen multzoa da.
- José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
José Moyaren arabera, gure hezkuntza sistemak 8 ikaskuntza mota hartzen ditu kontuan eta hauek, Europako herrialde guztiek adostaturikoak dira eta pertsona baten ikaskuntza prozesuan ezinbestekoak dira. Ikaskuntza mota hauek hiru irizpideen arabera adostuak izan dira:
- Lehenengoa, hezkuntza mundu guztiaren eskura egon behar da eta beraz, derrigorrezko hezkuntza bada, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin da selektiboa izan. Hau da, guztiei laguntzea izan beharko litzateke gakoa, hezkuntza guztion eskura egon beharko litzateke eta ezin ditu hoberenak aukeratu gainerakoak baztertuz. Esan beharra dago izaera selektibo teorian agertu arren, hori ez dela errealitatean ikusten. Adibidez LOMCE legeak, DBH-ko 4.mailan ikasleak banatu egiten ditu, alde batetik ikasteko "balio" dutenak batxilerra egingo dute , eta bestetik "balio" ez dutenak FP edo erdi mailako graduak egitera bultzatuko zaie.
Aipatutakoa azaltzeko adibide bat jartzen du: " 8-9 urte bitartean kontzeptu batzuk ikastera behartzen banauzue urte horiek pasa ahala ikasteko ez dudala balio ezin didazue esan." - Bigarrenari dagokionez, ikaskuntza guztiak gure bizitzarako baliagarriak izan behar dira, hau da, bizitzarako arlo desberdinetarako balio behar digu bizitzako gauza guztietarako, pertsona moduan garatzera heltzeko.
- Azkenik, hirugarren irizpidearen arabera, ikasten ikastera lagundu behar dela da. Ikasketak amaigabeak direlako, izan ere, bizitza osoan zehar emango dira.
1997an "Conducta" ikaskuntza motari eman zitzaion garrantzia Ley General de Educación legearekin, 1990 an. Ondoren, LOGSE legean, "comportamiento" eta "capacidades" kontzeptuei garrantzia eman zitzaien eta azkenik, LOMCE legearekin konpetentziei ematen zaio garrantzia 2007an.
Moyaren ustez, hezkuntza sistema aldatzen denean ez da aurreko sistema alde batera uzten , baizik eta dagoena mantendu egiten da eta lege berriak gehitzen dira.
- Ebaluaziori dagokionez José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Hitzaldiarekin amaitzeko, José Moyak ebaluazioaren inguruan hitz egiten du eta bere ustez kontuan hartu beharreko bi baldintza daude; alde batetik, informazio iturria egotea eta bestetik, ebaluazio irizpide batzuk egotea. Irizpide horiek area curricularraren barnean egongo dira, hau da, area bakoitzen ebaluazio irizpideak oinarrizko konpetentziekin erlazionatuta egongo dira. Informazio iturrien inguruan informazioa egokienak aukeratu behar ditugula adierazten du, datu egokienak, zereginak nola ebazteko datuak ematen dituztenak, soluzioak eskaintzen dizkigutenak...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina