Zer da Heziberri 2020 plana?
Heziberri 2020 Hezkuntza Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gure hezkuntza-sistema hobetzeko plana da. Horretarako Europako Kontseiluak hezkuntza eta prestakuntzari buruz 2020rako finkatu zituen ildo estrategikoak; XXI. menderako hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordeak UNESCOri Jacques Delorsek egindako txostena (“Hezkuntza: altxor ezkutua”); eta euskal hezkuntza-sistemak orain arte lortutako emaitzak kontutan hartu dira.
Dekretuaren linka:
Gaurko klasean Heziberri euskal curriculumari buruz jardun dugu. Bertan, hezkuntza plan honek bere barnean zer galdera erantzuten dituen bilatzeari ekin diogu eta ondoren, Heziberri 2020 curriculma bere barnean erantzuten dituen galderak hamankomunean jarri ditugu. Aurkibidearen laguntzaz dokumentua aztertzen hasi gara eta hauek izan dira aurkitutako 5 galderak:
1-Zertarako hezkuntza plan hau ikasi?
2-Zer ikasi?
3-Nola ikasi?
4-Noiz landuko da?
5-Nork landuko du?
6-Ebaluaketa?
- ZERTARAKO? Galdera honi Euskal curriculumaren onairrizko zehar konpetentzik (5),Oinarrizko disziplina barneko konpetentziak(7) eta hezkuntza planaren helburuak diziplina barneko konpetentzia bakoitzean zehazten dira:
- Euskal
curriculum onairrizko zehar konpetentziak:
1-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
2-Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
3-Elkarbizitzarako konpetentzia.
4-Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
5-Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
- Oinarrizko disziplina barneko konpetentziak:
1-Hizkuntza eta literatura-komunikazioaren konpetentzia.
2-Matematikarako konpetentzia.
3-Zientziarako konpetentzia.
4-Teknologiarako konpetentzia.
5-Konpetentzia social eta zibikoa.
6-Arterako konpetentzia.
7-Konpetentzia motorra.
- ZER? Hezkuntza plan honek EAEko ikastetxeetan zein eduki landuko diren zehazten du eta bi zatitan banatzen da, alde batetik, lehenengo ziklokoak eta bestetik, bigarren ziklokoak.
- NOLA? Metodologia desberdinak erabiliz.
- NOIZ? Ziklo eta mailaren arabera bereiziko dira.
- NORK? Familia, Irakasle, Ikasle eta Gizartea-k esku hartu behar du hezkuntzan, hau da, eskola komunitatearen inplikazioa bilatzen du hezkuntza plan honek.
- ZER EBALUATU? Zehar konpetentziaK eta Disziplina barneko
konpetentziak
-ZEREN BITARTEZ EBALUATU? Ebaluazio irizpideak eta Lorpen adierazleen bitartez
-NOIZ EBALUATU?
1. Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa
2. Prozesuaren ebaluazioa/hezigarria/ formatiboa
3. Amaierako ebaluazioa/ ebaluazio batutzailea
-NOLA EBALUATU?
- Ebaluazio autentikoa
- Testuinguruan errotutako ikaskuntza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina