Zeintzuk dira nire Lehen Hezkuntzako etapa konfiguratzen dituzten argazkiak?
Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Gaurko egunean klasera, gure Lehen Hezkuntzako etapa konfiguratzen dituzten 10 argazki eraman ditugu. Bertan gehien gustatzen zitzaigun argazkia aukeratu eta egoera horri buruzko deskribapen labur bat egin dugu. Ondoren, argazki horrek maisu-maistra irudia sortzen nola eragiten digun azaldu egin dugu. Klase oso berezia izan da, txikitako momentu asko gogoratu ditugulako eta momentu guztiak poztasunarekin lotzen genituelako.
Jarraian nire Lehen Hezkuntzako etapan garrantzitsuak izan diren zenbait argazki komentatuko ditut:
Bertan, nire 2 neba eta nire ahizpa txikia eta ni ageri gara, eskolako jaialdiaren ostean eginiko argazki bat da. Laurok beti eskolako jaian lortutato edo egindako zerbait eramaten genuen etxera, gurasoiei eta aiton-amonei erakusteko irrikitan egoten ginela gogoratzen dut. Lehen Hezkuntzako garaia poztasunarekin lotzen dut, beti jolasean geudela gogoratzen dudalako. Ume guztiak eskolaren jaialdia noiz helduko zen irrikitan geunden beti. Normalean klasera heltzen ginenean 10ak aldera arte irakaslearekin egoten ginen eta bertan nola igaro genuen ikasturtea komentatu egiten genuen eta 10ak aldera eskolako patiora ateratzen ginen. Patioaren erdigunean antzoki bat zegoen, izen hartutako taldeek dantzatu edo abesteko eta patioaren ingurunean postu aso zeuden (aurpegia margotzeko, marrazkiak egiteko, pultserak egiteko, gezurretako arrainak harrapatzeko...). Ni postu guztietatik igarotzen nintzen eskulanak egitea asko gustatzen zitzaidalako, baina eszenatokira ez nintzen inoiz igo, jende aurrean dantza egiteak lotsarazten ninduelako. Goizeko jaialdiari amaiera emateko txokolatea bizkotxoekin banatzen zuten eta ondoren irakaslea agurtu eta ordu batetarako etxera abiatzen ginen, arratsaldeko jaialdian indarrekin egoteko.
Argazki honek garatzen ari naizen maistra irudian funtsezkoa iruditzen zait umeek haien taldekideen artean disfrutatzea eta jaialdi honetan sormena eta talde lana bultzatzea, besteak beste, dantzak prestatzeko edo eskulanak egiterako orduan. Gaur egungo hezkuntzan ezinbesteko da umeek haien irudimena erabiltzea eta horretarako irakasleek ez dute sormen hori mugatu behar, baizik eta umeei ilusioz eta motibazioz lan egitera bultzatu.
Argazki hau abenduaren 3an, euskararen egunean egindako argazki bat da. Bertan LHko eta HHko ziklo guztiak elkartzen ginen, talde bakoitzeko 4 umek eskuetan bakoitzak globo bat zuen eta klasean taldekideen artean adostutako mezu bat zegoen jarrita. Egun hau ere, oso polita izaten zen, umeek aldi berean botatzen zituztelako globoak zerurantz, nahiz eta baten bati beti arinago askatzen zitzaion globoa . Urte horretan zehar globoan idatzitako mezua iparraldeko pertsona batek aurkitu zuen eta eskolara deitu egin zuen esanez mezua jaso zuela eta horrek oso pozik jarri gintuen. Talde guztietako pertsonak elkartzen ginen patioaren erdigunean eta denok batera euskararen aldeko abesti bat abesten genuen eta gero aukeratutako ikasleek globoak botatzen zituzten, zerua guztiz koloretsu gelditu arte. Ekintza honek etorkizuneko irakasle moduan euskararen egunerako ekintzaren bat egitea ezinbestekoa dela iruditzen zait, umeek euskaraz hitz egitera bultzatzeko eta aldi berean egun desberdin bat taldekideen artean pasatzeko. Globoak askatzen genituen momentuan askatasunarekin irudikatzen dut, eta garai horretako beste ezaugarri bat izango litzateke, nahiz eta askatasun hori askotan bai klase barruan zein kalean mugatu egiten ziguten.
Ikusten duzuen bezala mozorrotuta gaudenez, eskolako inauteriak ospatzen ari ginen. Argazkian txikitako nire lagun minak agertzen dira, Lehen Hezkuntzan izan nituen pertsona garrantzitsu batzuk. Asko gogoko nuen india mozorrotuta joatea, urteak pasa ahala geroz eta txikiago geratzen zitzaidan arren. Inauteri egunean ziklo bakoitzeko talde guztiek aurretik irakasleekin prestatutako dantza bat egiten genuen eta bertara guraso, lagun, aiton- amon asko hurbiltzen ziren ikustera eta bide batez argazkiak ateratzera. Poztasunez betetako egunak izaten ziren eta oroitzapen onak bakarrik etortzen zaizkit egun horiek gogoratzean.
Argazki hau ere, beste urte bateko inauteriak ospatu baino lehen etxean ateratako argazkia da. Bertan, nire ahizpa txikiarekin agertzen naiz. Biak indiaz mozorrotuta gaude, nahiz eta nire ahizparen mozorroa eskuz eginiko mozorro bat zen. Ume txikien mozorroak eskuz eginiko mozorroak ziren eta eskolan nola egin behar ziren ereduak jartzen zituzten, nagusiagoak ginenean mozorroen gaiari lotutako mozorroak aukeratzen genituen. Inauteriak arratsaldean izaten ziren eta gehienok oso urdurik jartzen ginen eguna heldu behar zenean. Egun hau irakasle irudia sortzerako orduan egun oso esanguratsua dela esan dezaket, primeran pasatzen nuen egun bat zelako eta mundu guztia ilusioz beteta zegoelako, bai umeak, bai ikasle edo familiak.
HHko eta LHko ikasketak egin nituen eskola ageri da argazkian. Argazki hau garrantzitsua iruditzen zait bertan nire bizitzaren urte garrantzitsuenak igaro nituelako eta gehienbat esperientzia onak ditudalako eskola ikustean. Landako eskolak Amara Berri sitema zuen eta bertan taldeak ez ziren adin berdineko umeekin bakarrik osatzen, 1 eta 2. mailakoak elkartzen ginen eta txokoetan lan egiten genuen, horrela nagusienak txikienari irakats ziezaiokeen. Baita ere, ikastetxeko irratia, prentsa, liburutegia, telebista, erakusketak eta ikuskizunak bezalako ekintzak egiten genituen. Irakasle moduan talde lanean txikitatik aritu naizenez beharrezkoa iruditzen zait hezkuntzan talde lana aplikatzea, horrela ikasleek ikaskuntza esanguratsu bat izango dutelako. Gainera, umeek haien esperientzien bitartez ikasten dutenez gauzak praktikara eramatea ezinbestekoa delaren ustean nago eta beraz, nire maistra irudia sortzean eragin handia izango dute nik Lehen Hezkuntzan izandako bizipenek .
Argazki hau txikitan egindako hontz bat da. Klaseak amaitu ostean, astean 2 aldiz klase batera joaten ginen eta bertan eskulanak egiten genituen. Asko gustatzen zitzaizkidan horrelako gauzak egitea eta gero egindako lan guztiak etxera eramaten genituen (lapitzak gordetzeko ontziak, marrazkiak, gabonetako arbolan jartzeko bolak...). Argazki hau irakasle irudia garatzeko lagungarria iruditzen zait, izan ere, umeek irudimen asko dute eta sormen hori gehiago garatu beharko litzateke beste ikasgai batzuk garatzen diren moduan. Esaterako, astean zehar, matematikako 3 klase izaten genituen eta plastikako klase bakarra. Gainera, plastikako egun hori matematikarekin banatzen genuen (45 minutu matematika eta beste 45 minutuak plastika). Azken finean, esan nahi dudana da umeari ez zaiola haren irudimena edo sormena galarazi behar, baizik eta, aske jarduten utzi behar zaio eta bere irudimenarekin gauzak egitera bultzatu.
Argazki honetan aste bete Berrizen ingeleseko kanpamentu batean eginiko argazkia da. Eskolarekin irteera bat egingo genuela esaten zigutenean oso pozik jartzen ginen eta egun hori noiz helduko zen itxaron ezinean egoten ginen, eskolatik ateratzearekin, edonora joan arren, zoriontsu eta urduri jartzen ginen. Eskolarekin egindako lehendabiziko gaueko eta eguneko irteera bat izan zen, maleta ia aste beste lehenago prestatu nuela gogoratzen dut. Bertan, dinamika askoren bitartez ingelesez hitz egitera bultzatzen ziguten, esan beharra dago ingelesez hitz egiten asko hobetu genuela. Irakasle moduan lan egiteko baliabide desberdinak kontuan hartzeko ezinbestekoa dira honelako ekintzak.
Amaitzeko, argazki hau aukeratu dut nire Lehen hezkuntzako etapan familiarekin egindako argazki bat delako. Etxeko patioan nire 2 nebekin eta ahizparekin agertzen naiz. Lehen hezkuntzako urteetan denbora asko igaro izan dudan leku bat izan da, klasean ez nengoenean etxeko patioan egoten nintzelako auzokoekin edozertara jolasten (futbolean, saskibaloian, ezkutaketan, tenisean, soka saltoan...). Urte horien artean hitz esanguratsu batzuk jolasa, poztasuna eta askatasuna izango ziren, ez genituelako errespontsabilitate askorik eta jolasean aritzen ginelako indarrik geratzen ez zitzaigun arte. Nire irakasle irudia sortzerako orduan, baita ere lagungarria iruditzen zait, ez delako bakarrik eskolan ikasten, jolasean, kalean eta familia artean bizitzen gauza asko ikasten ditugulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina