Kultura bisuala gure egunerokotasunean inguratzen gaituen publizitatea, moda, irudiak, mezuak, etab dira. Ingurura begiratzean esanahiz beteriko irudiak aurki ditzakegu, baina kontziente al gara irudi horiek gugan edota gizartearengan duten eraginaz?
Kultura bisualak hezkuntzan eragin handia daukala zalantzaezina da, horregatik klasean haurtzaroaren eta ikaskuntzaren inguruko irudi bana aukeratu eta irudi horiek aztertzen eta gure pentsatzeko eta jokatzeko eran zelako eragina izan dezaketen hausnartzen aritu gara. Hona hemen, nik aukeratutako argazkiak eta horien deskribapen eta hausnarketa labur bat.
HAURTZAROA:
"Haurtzaro" hitza entzuten dugunean, automatikoki hainbat irudi etortzen zaizikigu burura eta irudi horien ezaugarri antzekoak izanen dituzte (poztasuna, alaitasuna, argazki koloretsuak). Haurtzaroa mendebaldeko ikuspuntu batetik idealizatuta dago, baina badira beste errealitate batzuk. Irudian ikus daitekeezez, umeak pozik ageri dira, izan ere, garai hau zoriontasun handiko garai bezala irudikatzen dugu. Bertan, umeak jolasean eta koloreekin esperimentatzen ari dira eta ardurarik gabeko garaia dela pentsatu dezakegu. Gainera, argazki argitsuak eta gehienbat arraza tzuriko pertsonak ager dira haurtzaroari buruzko informazioa bilatzean, beraz gure mendebaldeko haurtzaroan estereotipatua dago garai hau.
Hala ere, badakigu aurreko argazkia ez dela errealitate bakarra. Ez daukagu zertan kanpora joan behar errealitatea ikusteko. Haurtzaroa mendebaldeko ikuspuntutik agertzen da eta haurtzaro hitza jartzean haur estereotipatuak bakarrik ageri dira (poztasuna, kolore argiak, irrifarreak, jolasa...). Haurtzaroaren garaia, negar askoko etapa bat dela pentsa dezakegu, baina argazki edo oroitzapen horiek ez direnez atseginak ezta erakargarriak ez dira ageri edozein komunikabidetan. Baita ere, esan beharra dago, edonolako gaixotasunak dituzten haurrak ez daudela guztiz integratuta gure gizartean ( elbarria, gurpidun aulkian doan haurra,...) eta ez direla “haurtzaro” hitza bilatzen duzunean ageri.
Beste lekuetako haurtzaroa bilatzen dugunean agertzen diren umeak ez dira azal txurikoak eta ez dira beste argazkietan agertzen diren umeak bezain pozik agertzen. Adibidez, "infancia en Africa" jarriz gero, ume asko pozik ageri diren arren, beste asko lanean daude oso gaztetik, haien familiari laguntzeko asmoarekin eta argazki hauetan ez dugu aurkitzen askatasunean jolasten ari diren ume alaiak, munduko leku askotako errealitatea baizik. Laburbilduz, esan genezake ez daudela 2 haurtzaro berdin eta jatorriak, kulturak eta familiako ekonomiak eragin handia duela haurtzaroa adieraztean.
IRAKASKUNTZA:
Irakaskuntzari dagokionez, argazki hau aukeratu dut, izan ere, betidanik transmititutako hezkuntza modua izan delako. Hau da, irakasleak edukiak ikasleei transmiititzeaz arduratuko da, eta metodología berdina erabiliz (liburuan oinarrituta). Beraz, ikasleak rol pasiboa edukiko dute, parte hartze eza.
Argazki hauetan ikus dezakegu irakaslea irakasten dagoela liburuaren edo metodologia baten bitartez eta Ikasleak aspertuta ageri dira ez dutelako interesik ikasten ari diren kontzeptuetan.
Argazki hauetan ikus dezakegu irakaslea irakasten dagoela liburuaren edo metodologia baten bitartez eta Ikasleak aspertuta ageri dira ez dutelako interesik ikasten ari diren kontzeptuetan.
Argazki honetan Irakasteko beste modu asko daudela ikus dezakegu eta leku eta modu desberdinetan eman daitekeela irakaskuntza. Irakaskuntzaren aldaketaren inguruan hausnartuz gero, ikus dezakegu ez dela hainbesteko aldaketarik egon hezkuntzaren arloan. Nahiz eta urte asko pasa diren gure aiton-amonek edukitako ikaskuntza antzekoa transmititzen jarraitzene dugu. Esaterako, XVIII. mendeko irakasle bat etorriko balitz XXI.mendera ez luke izango arazo handirik eskola batean ikasle moduan jarduteko, izan ere, irakaskuntza eredua ia berdin jarraitzen du, nahiz eta teknologiaren arloan aurrerapen handiak egon diren.
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina