2017ko martxoak 3ko klasean curriculumari buruzko definizio propioa garatzen jardun genuen. Aurreko sarrera batean Heziberri 2020ri buruz ( gure Autonomia Erkidegoan aldi-al
dian dagoen Curriculumaren inguruan) hitz egin genuen. Baina curriculumaren definizioaren inguruko informazioa hobeto zehazteko eta argi geratzeko ondorengo sarreran azalduta ageriko da.
dian dagoen Curriculumaren inguruan) hitz egin genuen. Baina curriculumaren definizioaren inguruko informazioa hobeto zehazteko eta argi geratzeko ondorengo sarreran azalduta ageriko da.
ZER DA CURRICULUMA?
Curriculuma ikasle batek ikasten duen guztia da eta gainerakoa ez da curriculuma.
Curriculumaren barnean 4 curriculum mota aurki ditzakegu eta honela banandu daitezke teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) banandu ditzazkegu.
- Curriculum formala/agerikoa: : Gobernuak, ikastetxeak eta irakasleek sortzen duten dokumentua da non definituta geratzen den maila bakoitzerako zer-nolako eduki transmititu behar zaien umeei eskolan, edukiak, konpetentziak, helburuak, ebaluazio irizpideak etbar. Heziberri 2020 adibidez curriculum formal bat da.
- Curriculum ezkutua: Antolamenduaren arabera transmititzen diren baloreak, jakintzak, ideologia eta ezagutzak era inplizito batean nahigabe barneratzen direnak.
- Curriculum erreala: Ikasleak benetan ikasten duena (ezagutza), curriculum formaletik transmititzen den guztitik ikasleek benetan barneratzen dutena.
- Curriculum ausente/ ez dagoena: Gure plankfikazioetan ez dagoena edo badagoena baina ez dena ematen, hau da, curriculumean zehaztutako eduki guztiak ez dira ematen. Curriculum mota hau hobeto ulertzeko klasean aipaturiko adibide bat aipatuko dizuet. Esaterako, 5. Mailan dagoen irakasleak matematiketan kurtso horretan zehar hainbat eduki azaldu behar ditu, besteak beste, zatiketan 3 zifrekin, buruketa konplexuak eta algebra. Baina irakasleak aukeratu du algebra ez ematea eta beste gaietan gehiago sakontzea. Beraz, algebra curriculum ausentea izango litzateke, curriculumean zehaztuta dagoelako baina ez da emango.
CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK
MAILAK
Ezaugarriak
|
1.MAILA
|
2.MAILA
|
3.MAILA
|
Dokumentua
|
OCD
(OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA)
|
IKP
(IKASTETXEKO CURRICULUM PROIEKTUA)
|
UNITATE DIDAKTIKOAK
|
Definizioa
|
Metodologia edukiak, helburuak zehazten dituen dokumentua
Marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz.
|
Helburuak, esperientziak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak bilatzen dituen hautazko dokumentua da.
ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontutan hartuta, oinarrrizko curriculuma
|
Ikasleen aniztasuna, hezkuntzako behar bereziak azaltzea, banakako egokitzapena
|
Izaera
|
NORMATIBOA ETA
GIDATZAILEA
PRESKRIPTIBOA, GIDATZAILEA
|
OROKORRA ETA GIDATZAILEA
HAUTAZKOA
|
DIDAKTIKO ANTOLATZAILEA
|
Arduraduna
Egilea
|
GOBERNUAK
HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOA
|
IKASTOLAKO AGENTEEK: ZUZENDARIA, IRAKASLEAK, IRAKASLE TALDEA, AHOLKULARIAK ETA ORIENTATZAILEA
BATZORDE PEDAGOGIKOA
|
TUTOREA ETA LAGUNTZAILEAK
|
Baldintzatzaileak
|
LOMCE
|
OCD-AK BALDINTZATUA
Ikastetxearen errealitatearen ezagutza
|
Politikoa, ekonomikoa, ikastetxeko curriculum proiektua, banakako ikaslea
|
Osagarriak
|
HELBURUAK, METODOLOGIA, GAITASUNAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK, EDUKIAK
|
HELBURUAK, METODOLOGIA, GAITASUNAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK, EDUKIAK
|
HELBURUAK, METODOLOGIA, GAITASUNAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK, EDUKIAK
|
Adibidea
|
EUSKO JAURLARITZA (link)
|
http://www.anderdeunaikastola.eus/eu/curriculum%20proiektua
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina