
Kultura bisuala gure egunerokotasunean inguratzen gaituen publizitatea, moda, irudiak, mezuak, etab dira. Ingurura begiratzean esanahiz beteriko irudiak aurki ditzakegu, baina kontziente al gara irudi horiek gugan edota gizartearengan duten eraginaz?
Kultura bisualak hezkuntzan eragin handia daukala zalantzaezina da, horregatik klasean haurtzaroaren eta ikaskuntzaren inguruko irudi bana aukeratu eta irudi horiek aztertzen eta gure pentsatzeko eta jokatzeko eran zelako eragina izan dezaketen hausnartzen aritu gara. Hona hemen, nik aukeratutako argazkiak eta horien deskribapen eta hausnarketa labur bat.