2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

E-PAPER ZORROA

Hasteko, nire burua aurkeztuko dut; Miren Arin naiz eta Lehen Hezkuntzako gradua ikasten hasi naiz aurten Gasteizko Hezkuntza eta kirol fakultatean.Resultado de imagen de mano diciendo adio


Ikasgai honi agur esateko momentua iritsi da eta era berean, blog honi amaiera emateko unea. Ikasturtea amaitu dugu eta azterketen azken txanpa geratzen zaigu.



Lehenengo kurtsoaren bigarren lauhileko osoan zehar Didaktika Orokorra izeneko ikasgai honek biltzen dituen hainbat kontzepturen inguruko lanketan aritu gara, eta ikasgai honen lanketa desberdin bat egiteko asmoarekin, blog bat irekitzea proposatu zitzaigun klasean landutako edukien inguruko  hausnarketa propioak egiteko . Hori dela eta,  azkenengo sarrera honetan Didaktikaren inguruan landutako alderdi desberdinen laburpen bat azalduko da.  

Blog honi hasiera emateko, gure Lehen Hezkuntzako etapa konfiguratzen zituzten 10 argazki klasera ekarri eta hauek deskribatu eta argazki horiek maisu-maistra irudia sortzen nola eragiten ziguten azaldu genuen.
Aurreko sarreraren hausnarketa egin ostean, Heziberri 2020 euskal curriculumari buruz jardun genuen. Bertan, hezkuntza plan honek bere barnean zer galdera erantzuten zituen bilatzeari ekin genion.

Aurrekoarekin jarraituz  Curriculumari  buruz hitz egin genuen, honen definizioa eta zelako curriculum mota desberdinak aurki ditzakegun: formala/agerikoa, ezkutua, erreala, ausente, itxia, irekia. Honekin batera, curriculumaren zehaztapen mailak adierazi genituen.

Curriculum mota desberdinak aipatu ondoren, José Moyak  konpetentzien inguruan hitz egindako hitzaldiari buruzko ideia nagusienak aztertu genituen. Ideia nagusi horien artean, Jose Moyak konpetentzien inguruan emandako definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin konparatu genuen.

Hurrengo sarreran, Didaktikako irakasleak blogean beste sarrera bat egiteko ondorengo galdera hau proposatu zigun:Nola dago egungo ikusizko kulturan irudikatua Haurtzaroa eta Ikaskuntza? klasean haurtzaroaren eta ikaskuntzaren inguruko irudi bana aukeratu eta irudi horiek  aztertzen eta  gure pentsatzeko eta jokatzeko eran zelako eragina izan zezaketen hausnartzen aritu ginen.

Lauhilabetea aurrerantz zihoaneinean, talde batzuk azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemen aldaketa nabarmenen inguruan egin zuten aurkezpena (LINKA) eta bertan hezkuntzaren arloan  emandako aldaketa nagusiei buruz hitz egin zuten. Baita ere, aurkezpenekin amaitzeko Carlos Magrok( hezkuntza eta estrategian aditua) bere blogean idatzitako hainbat ideia azaldu zizkiguten

Hezkuntza berrikuntzen inguruko aurkezpenak amaituta, gure taldeak konstruktibismoa eta ikaskuntza esanguratsuari buruzko azalpen eta dinamika bat proposatu genuen. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz. Aurkezpen horretan bereziki Ausubelek proposatutako ikaskuntza moten inguruan jardun genuen (harrera errepikakorra, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta aurkikuntza esanguratsua).

Aurrekoarekin batera, “metodologia aktiboa” kontzeptua argitzen aritu ginen horri buruzko kartografia bat eginez. Bertan, taldean adostutakoaren arabera, metodologia aktiboak dituen ezaugarriak eta metodologia pasiboaren arteko ezberdintasunak txertatu genituen. Hemen uzten dizuegu guk “metodologia aktiboari” buruz eginiko kartografia: https://prezi.com/ffafqdb-db2l/edit/?utm_campaign=share&utm_medium=email?utm_source=prezi&utm_medium=email&utm_content=2004&utm_campaign=16777523


Kurtsoa bukatzeko, unitate didaktiko bat zer den eta unitate didaktikoa garatzeko zelako pausuak jarraitu behar diren ikasi dugu. Aurrekoa praktikan jartzeko, taldeka, gai bat aukeratuz, gure unitate didaktiko propioa egin dugu.



Azkenik, Ebaluazioaren inguruko sarrera ageri da, irakasleen eta irakasle izango garenon erronka nagusia ebaluatzeko moduaren inguruan eraldaketa bat ematea delako, ebaluazio tradizionaletik ebaluazio hezigarri batera.

Orokorrean, oso baliagarria izan da blogaren erabilpena, bertan jasotako informazio guztia batu eta antolatu dugulako eta nahi izanez gero, beste baterako erabili dezakegu.  Baita ere, besteekin informazioa partekatzea egokia izan da, guztion artean ideia eta kontzeptu berriak ikasi ditugulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina