Hasteko, nire burua aurkeztuko dut; Miren Arin naiz eta Lehen Hezkuntzako gradua ikasten hasi naiz aurten Gasteizko Hezkuntza eta kirol fakultatean.
Ikasgai honi agur esateko momentua iritsi da eta era berean, blog honi amaiera emateko unea. Ikasturtea amaitu dugu eta azterketen azken txanpa geratzen zaigu.
Jarraian agertuko den ebaluazioaren inguruko liburuko 1. eta 2. gaiak lantzeko hurrengo galderei erantzuna emango diegu. Honen bitartez, gure blogeko sarrera batean ebaluzioak biltzen dituen hainbat kontzepturen inguruko laburpen bat bezala jasoko dugu interesgarriena deritzoguna.
Gure gelakideek azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenen inguruan egin zuten aurkezpena. Hemen guk haiek egindako landaren ideia nagusiak adieraziko ditugu.
Azken klase hauetan “metodologia aktiboa” kontzeptua argitzen aritu gara eta horretarako kartografia bat egin dugu. Bertan, taldean adostutakoaren arabera, metodologia aktiboak dituen ezaugarriak eta metodologia pasiboaren arteko ezberdintasunak txertatu ditugu.